Ongi etorri!

Ongi etorriak gure blogera.

2011/04/20

OPORRAK!!!!

Aupa, aupa, aupa!
Hementxe daude oporrak!
Oso oso ondo pasatzea espero dugu eta bueltan ikusiko gara berriro blogetik saltseatzen!
Bitartean, zaindu eta disfrutauuuu!!

Nahiz eta oporretara goazen, martxan gabiltza hurrengo proiektu batean, oporretatik bueltan ikusi ahal izango duzue. Bitartean, oporretan dugun denbora librea pasatzeko bideotxo bat jartzen dizuegu, autismoari buruz da eta guri asko gustatu zaigu, ea zuei zer iruditzen zaizuen:

WEBQUESTA

Kaixo lagunok!
Amaitu dugu korrikari buruz egin dugun webquesta. Ea gustatzen zaizuen!!

2011/04/18

INKESTAREN EMAITZAK!!

kaixo kaixo!!

Hementxe gaude, beste behin ere, gure inkestaren emaitzak erakusteko. Azken inkestaren galdera, aurreko proiektuan gelakideek egindako aldizkarien inguruan izan zen, zer iruditu zitzaizkizun, hain zuzen ere.

8 erantzun jaso ditugu, horietatik 3 ONAK izan zirela esan dute eta beste 5ak, PRIMERAKOAK ikusi zituzten aldizkariak.

Mila esker parte hartzeagatik! Animatu hurrengoan ere parte hartzera!

Bitartean, ondo segi!

2011/04/13

Teknologi berrietan azkena!!




BIDEO XELEBRE HAU, KURIOSOA IRUDITU ZAIGU, BESTERIK GABE ZUEKIN KONPARTITU NAHI IZAN DUGU. BADAKIGU, TEKNOLOGIA BERRIAK GERO ETA GARRANTZI HANDIAGOA HARTZEN ARI DIRELA, BAINA URTEETAN ZEHAR ALTXORRAK ETA HISTORIA ERAMAILEAK IZAN DIREN LIBURUAK, EZIN DITUGU AHAZTU!

2011/04/11

PROIEKTU BERRIA MARTXAN!!!

Hasi dugu proiektu berria!

Webquest bat sortu behar dugu oraingoan!
Laster ikusiko ditugu emaitzak blogetan!

ANIMO ASKO ETA ZORTE ON!

2. INKESTAREN EMAITZAK

Kaixo kaixo!

Hemen gaude , beste aste batez, gure inkestaren emaitzak aztertzeko eta datuak erakusteko.
Aste honetako galdera hau zen; Nola ikusten dituzu eskolak IKT gaian?

Erdipurdi erantzunak jaso du boto gehien, 6 hain zuzen ere. 2k, berriz, eskolak IKT gaian ongi moldatzen ari direla uste du. Azkenik, pertsona bakarrak uste du, eskolak atzeratuak daudela.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!!!

2011/04/07

ATZO ALDIZKARI ETA ONDORIOEN AURKEZPENA EGIN GENUEN GELAN

Talde bakoitzak, kartulina batetan aurkeztu behar zuen bere aldizkaria eta ondorengoa izan zen guk eginikoa:
Eta hau gelakide bat, gure aldizkaria ikusten.

GURE ALDIZKARIAREN ONDORIOAK

Gaur egungo gizartea asko aldatu da aurreko mendearekin konparatuz. Informazioa eta ezagutzak asko garatu dira eta komunikazio bideak azkartu eta ugaritu dira. Gizarte digital baten bizi garela esan dezakegu, izan ere, teknologi berriak garrantzi handia hartzen ari dira. IKT-ek, gizarte digitala, komunikazioaren gizartea, gizarte globalizatua, irudiena, informazioarena eta ezagutzena ekarri eta bilakatu du.
Gizarteari ez ezik, teknologia berriek hezkuntzari ere eragin diote. Gizartea eta hezkuntza teknologiei dagokionean parekatuak egotea komeniko litzateke, ikasleek alor desberdinetan ezagutzeko eta haietaz bi esparruetan baliatu ahal izateko. Izan ere, ikasleak egunerokotasunean nahi dituen baliabide teknologikoak baditu eta eskolan ez, desmotibazioa sor liezaioke.
Eskolak, poliki poliki, teknologia arloan berritzen joan dira, adibidez, Web 2.0. deituriko Internet erabiltzeko modua sartu da, honen bidez, interneteko erabiltzailea protagonista bihurtuaz. Honez gain beste hainbat proiektu martxan jarri dira, hala nola, ikasys eta eskola 2.0, hauek ezagunenak izanik.
Onuragarria da teknologia berri hauek geletan sartzea, baliabide eta tresna gehiago gehitzen dituelako ikaslearen formakuntzan, hauekin pixkanaka familiarizatzen joanik.
IKTak geletan sartzeko beste arrazoi batzuk, hezkuntzan betetzen dituen funtzioak dira; hala nola, hezkuntza ereduak berriztatzea, izan ere, teknologia berriekin ikasketa eta heziketa eredu berri bat sortzea nahi da, non ikasleak izango liratekeen protagonistak eta lana modu aktibo batean egingo luketeen, honela, beraien ezagutzak beraiek hartuko lituzkete eta irakasleak gidatu beharko lituzke. Beste funtzio bat, eten digitala saihesten duela da, hau da, ahalik eta motibagarrien suertatzea nahi da, teknologia berri hauek motibazioz erabiltzeko eta ez alde batera uzteko. Azken funtzioa, inklusio digitala sustatzen duela da.
Beraz, IKT-ek, esan daiteke, ikasleen aktibotasuna sakontzen dutela, talde lanean aritzeko aukera ematen duela, eta errealitatearekiko loturetan motibatzeko balio duela.
Bestalde IKt-ek beste aurrerapausu haundi bat suposatu dute Heziketa bereziko zenbait haurrentzat.
IKTak erabilita aukera handiagoak egon ohi dira haur hauek curriculumeko helburu orokorretara iristeko eta hauen ikaskuntza prozesua azkartzeko; informazioa era autonomo batetan jasotzeko ahalmena izateko, ikaskuntza autonomoa sustatuz; autonomia ahal duten garatuen izan ahal izateko; honela inklusio egoki bat lortzeko eta ondorioz ikasle hauen autoestimua egokia izateko.

IKTak badituzte berain alde txarrak, zehaztuz erabiltzeko erarekin sortuko lirateke arazoak. Ikasleek erabilera txarra eman ahal diezaiokete teknologia berri guztiei, izan ere, ematen dituzten aukerak, ahal diren guztiak, aprobetxatzeagatik. Ezin zaie askatasun guztia eman ikasleei, izan ere, teknologia berri hauen erabilerak ere kontrol bat izan behar du, nahi duten guztia ezin baitute egin, neurriak hartu behar dira gauza guztiekin bezalaxe, bestalde hortik sortzen dira gehiezgizko erabilerak eta erabilera desegokiak. Beti ere TIKekin lan egitean heldu baten presentzia izan beharko dute hasieran, erabilera egoki bat eman diezaioten.

Laburtuaz, ikusirik nola ari diren hedatzen teknologia berri hauek gizartean, hezkuntza ere teknologia berri hauetara egokitzea komeniko litzateke, bestela atzean geratuko lirateke eta ez zen ikasleen onurarako izango. Erabilera egoki eta kontrolatu bat egonik eta ez gehiegizko erabilera, IKT-etaz baliatzea interesgarria eta motibagarria da ikasleentzat, hezkuntzan hobekuntza eta ikasleen onura ekarriko duelarik.

2011/04/04

Aurreko asteko inkestaren emaitzak

Inkestaren emaitzak aztertuz, parte hartzaileen %60ak, teknologia berriekin, ONGI moldatzen direla erantzun dute, GUTXI GORABEHERA moldatzen direnen %40aren aurrean.
Ez da seinale txarra,  pixkanaka teknologiak menperatzen goaz, baina...teknologia, pauso handiz aurreratuko da ere, beraz, adi!!

Eskerrik asko inkestan parte hartzeagatik eta orain, animatu hurrengo inkestan parte hartzera!!