Ongi etorri!

Ongi etorriak gure blogera.

2011/05/18

BESTE BAT ARTE!!!

Kaixo!!!

Gaur azken klase eguna izan dugu eta jada irakasleak gara!! ZORIONAK DENOI!!!!

Hala ere hau ez da adio bat, hurrengo proiektua Alemaniarako bidaia izango da, jiji!

Jarraituko dugu blogari etekina ateratzen, naiz eta Hemendik aurrerakoak ez diren teknologi berrien gaiaren ingurukoak izango seguruenik.

Besterik gabe, zorte on lana aurkitzen edota beste zerbait ikasten hasten zaretenoi eta egunen batean elkar ikusiko garen esperantzarekin gero arte bat, ez agur bat!

Egongo gara, eta uda ona pasa!!!


2011/05/16

IKASITAKO GUZTIAREN LABURPENA

Azken lan bezala, ikasitako guztia labur labur azaltzen duen eta ikasteko gelditzen zaiguna aipatzen duen mapa kontzeptual bat egin dugu. Eginiko guztia sartzen saiatu gara, nahiz eta ikasitako guzti guztia ezin izan dugun mapa kontzeptual batetan soilik azaldu, ahalegindu gara.

Beraz hemen uzten dizuegu:

BALIABIDEEN GIDA

Kaixo kaixo lagunok:
Hau bukatzea dagoela!! Amaitzeko, azken proiektu bezala, baliabideen gida bat osatu dugu, etorkizunean edota laister baliagarri izango zaigun esperantzarekin. Gidan sartzeko beste proposamenik baduzue idatzi lasai eta ahaleginduko gara ahal den azkarren aldaketa sartzen, gida ahal eta osatu eta baliagarriena izan dadin.
Hona hemen bada gida, ea zer iruditzen zaizuen:

PIKTOGRAMEN BIDEZKO IPUINA

Motore-urritasun gaian egin dugun ipuina issura igo dugu, ipuin itxura har dezan eta bide batez, guztiok ikus dezazuen, blogean ere igo egin dugu, nahiz eta ez den gai honetako lana izan. Honekin erakusten dugu ikasitako baliabideak zein erabilgarri izan daitezen eginiko lanei itxura ederragoa emateko.
Animatu ipuina irakurtzera, eta ea zer iruditzen zaizuen, nahi izanez gero zuen iritziak eman, irakurtzeko eta hobetzeko prest baitgaude!!!

2011/05/11

AKATS TXIKI BAT BIDEOAN!

kaixo eta barkatu!
Internetari buruzko hausnarketa bideoan akats bat dago! sentitzen dugu! irudiak amaitzen dira eta abestia jarraitzen du, beraz, azken minutua hutsik geratzen da! pasa zitzaigun akats horregatik barkamenak esaktzen ditugu!
Bestela, espero dugu gustatu izana eta hausnarketarako gogoeta txiki bat izatea!

Hurrengo bat arte!

2011/05/04

HOT POTATOES PROGRAMA

HOT POTATOES
http://www.aula21.net/segunda/hotpotatoes.htm

Zer da Hot potatoes?
Jarduera interaktiboak sortzeko dagoen dohako programa bat da, sei eragile-tresnaz osatutakoa.
University of Victoria CALL Laboratory Research and Development departamentuak sortu zuen.
Ariketen interaktibitatea JavaScrip-en bidez lortzen da.
2009tik martxan dagoen freeware dohako programa da, garai batean programaren aukera guztiak erabili ahal izateko registratu egin behar zinen, bestela hainbat muga baitzeuden, esate baterako, ariketetan galdera kopuru bakar bat jartzeko aukera.

Nola erabiltzen da?
Ikasleak jarduera hauek egiteko ez du zertan Hot Potatoes programa jeitsi izan beharrik, internetera sartzeko aukera (internet Explorer 5.5 edo gehiagokoa) besterik ez du behar.
Jarduera sortzeko edo zalantzak argitzeko interneteko hainbat enlacetan erabileraren inguruko hainbat tutorial aurkitu ditzakegu, programaren erabilera errazten dutenak.
http://www.aula21.net/segunda/hotpotatoes.htm web orrian, ezkerreko zutabean tutorialak bilatzeko aukera ematen dizu. Gure iritziz horietatik erabilgarriena eta ulerterrazena ondorengo horrialde honetan dagoena da. Beste hainbatek ere azalpen egokiak ematen dituzte baina horietako asko ingeleses daude.
http://recursos.cnice.mec.es/lengua/publico/curso.pdf

Hot potatoes-en aukerak zeintzuk dira?
Hot potatoes-ek jarduera sortzeko 5 aukera ezberdin ematen ditu, ondorengo hauek dira:
Web orrian jarduera guztien adibideak daude ikusi nahi izanez gero.


-JBC
Aukera anitzeko jarduerak sortzeko aukera ematen du. Galdera bakoitzak nahi adina erantzun izan ditzake eta horietatik zuk nahi adina izango dira okerrak edo zuzenak. Galdera bakoitza erantzun ondoren galdera zuzenen portzentaia zein den adierazten joaten da.
-Jcloze
Hutsuneak betetzeko jarduerak sortzeko balio du. Zuk nahi adina hutsune jartzeko aukera ere ematen du. Ikasleak zalantzak izanez gero laguntza eskatzeko aukera ere ematen du. Nahi izanez gero hutsune bakoitzeko pista bat sartu dezakezu.
-Jcross
Gurutzegramak egiteko aukera ematen du. Beste hainbat jardueretan bezalaxe ikasleak laguntza eskatzeko aukera ezar dezakezu, ahala izanez gero ikasleak laguntza eskatutakoan hizki bat jartzen dizu.
-Jmatch
Uztartzeko edo ordenatzeko jarduerak sortzeko balio du. Ezkerreko aldean zerrenda bat azaltzen da, zuk nahi duzun erakoa; hitzak, argazkiak, irudiak… eta eskuineko zutabean desordenaturik azaltzen dira beste hainbat.
Horrela jarduera hauek hitzak eta irudiak, irudiak irudiekin… lotzeko aukera ematen du. Horretarako bi aukera ematen ditu:
-Ikasleak momentuan behar duen hitza, irudia… aukeratzen du.
-Ikasleak momentuan behar duen hitza, irudia… xaguaren bidez herrestan eraman behar du.
-Jmix
Hitz desordenatuekin esaldi zuzenak sortzeko jarduerak egiteko balio du. Nahi adina aukera zuzen jarri daitezke, puntuazio ikurrak jarri beharra edo ez ere hautatu daiteke.
Beste jardueretan bezalaze ikasleari laguntza emateko aukera jar daiteke nahi izanez gero.

Hementxe uzten ditugu, egin daitezkeen ariketen adibide bana (kasu honetan, ingeleseko ariketak dira):

- CLOZE:
http://www.isabelperez.com/hotpot/valentine_cl.htm

- JBC:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0047/martamenendez/patrimonio.htm

-JQuiz:
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/interlex/hotpot/short/shops.htm

-JMIX:
http://www.isabelperez.com/happy/tenses/exercises/present_perfect_2.htm

-JCross:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0049/cristinapoyal/crucigen.htm

-Jmatch:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0071/fcosoler/ecu1.htm

AUKERAK MILAKA! SALTSEATU ETA ARIKETA PROPIOAK SORTU!