HOT POTATOES
http://www.aula21.net/segunda/hotpotatoes.htm
Zer da Hot potatoes?
Jarduera interaktiboak sortzeko dagoen dohako programa bat da, sei eragile-tresnaz osatutakoa.
University of Victoria CALL Laboratory Research and Development departamentuak sortu zuen.
Ariketen interaktibitatea JavaScrip-en bidez lortzen da.
2009tik martxan dagoen freeware dohako programa da, garai batean programaren aukera guztiak erabili ahal izateko registratu egin behar zinen, bestela hainbat muga baitzeuden, esate baterako, ariketetan galdera kopuru bakar bat jartzeko aukera.
Nola erabiltzen da?
Ikasleak jarduera hauek egiteko ez du zertan Hot Potatoes programa jeitsi izan beharrik, internetera sartzeko aukera (internet Explorer 5.5 edo gehiagokoa) besterik ez du behar.
Jarduera sortzeko edo zalantzak argitzeko interneteko hainbat enlacetan erabileraren inguruko hainbat tutorial aurkitu ditzakegu, programaren erabilera errazten dutenak.
http://www.aula21.net/segunda/hotpotatoes.htm web orrian, ezkerreko zutabean tutorialak bilatzeko aukera ematen dizu. Gure iritziz horietatik erabilgarriena eta ulerterrazena ondorengo horrialde honetan dagoena da. Beste hainbatek ere azalpen egokiak ematen dituzte baina horietako asko ingeleses daude.
http://recursos.cnice.mec.es/lengua/publico/curso.pdf
Hot potatoes-en aukerak zeintzuk dira?
Hot potatoes-ek jarduera sortzeko 5 aukera ezberdin ematen ditu, ondorengo hauek dira:
Web orrian jarduera guztien adibideak daude ikusi nahi izanez gero.
-JBC
Aukera anitzeko jarduerak sortzeko aukera ematen du. Galdera bakoitzak nahi adina erantzun izan ditzake eta horietatik zuk nahi adina izango dira okerrak edo zuzenak. Galdera bakoitza erantzun ondoren galdera zuzenen portzentaia zein den adierazten joaten da.
-Jcloze
Hutsuneak betetzeko jarduerak sortzeko balio du. Zuk nahi adina hutsune jartzeko aukera ere ematen du. Ikasleak zalantzak izanez gero laguntza eskatzeko aukera ere ematen du. Nahi izanez gero hutsune bakoitzeko pista bat sartu dezakezu.
-Jcross
Gurutzegramak egiteko aukera ematen du. Beste hainbat jardueretan bezalaxe ikasleak laguntza eskatzeko aukera ezar dezakezu, ahala izanez gero ikasleak laguntza eskatutakoan hizki bat jartzen dizu.
-Jmatch
Uztartzeko edo ordenatzeko jarduerak sortzeko balio du. Ezkerreko aldean zerrenda bat azaltzen da, zuk nahi duzun erakoa; hitzak, argazkiak, irudiak… eta eskuineko zutabean desordenaturik azaltzen dira beste hainbat.
Horrela jarduera hauek hitzak eta irudiak, irudiak irudiekin… lotzeko aukera ematen du. Horretarako bi aukera ematen ditu:
-Ikasleak momentuan behar duen hitza, irudia… aukeratzen du.
-Ikasleak momentuan behar duen hitza, irudia… xaguaren bidez herrestan eraman behar du.
-Jmix
Hitz desordenatuekin esaldi zuzenak sortzeko jarduerak egiteko balio du. Nahi adina aukera zuzen jarri daitezke, puntuazio ikurrak jarri beharra edo ez ere hautatu daiteke.
Beste jardueretan bezalaze ikasleari laguntza emateko aukera jar daiteke nahi izanez gero.
Hementxe uzten ditugu, egin daitezkeen ariketen adibide bana (kasu honetan, ingeleseko ariketak dira):
- CLOZE:
http://www.isabelperez.com/hotpot/valentine_cl.htm
- JBC:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0047/martamenendez/patrimonio.htm
-JQuiz:
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/interlex/hotpot/short/shops.htm
-JMIX:
http://www.isabelperez.com/happy/tenses/exercises/present_perfect_2.htm
-JCross:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0049/cristinapoyal/crucigen.htm
-Jmatch:
http://endrino.cnice.mecd.es/~hotp0071/fcosoler/ecu1.htm
AUKERAK MILAKA! SALTSEATU ETA ARIKETA PROPIOAK SORTU!
No hay comentarios:
Publicar un comentario